Udalbatzak osoko bilkura egingo du eguen honetan, uztailaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025eko uztailaren 15a

Udal korporazioa osatzen duten zinegotziek bederatzi puntu izango dituzte aztergai datorren eguenean, uztailaren 17an, arratsaldeko 19:00etan udalbatzarrak egingo duen bi hilean behingo ohiko batzarrean.

Udal ordezkariek batzarra egingo dute datorren eguenean, uztailaren 17an, arratsaldeko 19:00etan, ondorengo gai-zerrendarekin:

1.- Esther Cruz Iglesias and. zinegotziaren kargu hartzea.
2.- 2025eko maiatzaren 22ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
3.- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
4.- 2024 ekitaldiko udal langileen soldata igoera.
5.- Soraluzeko udalaren 2022/2025 diru-laguntzen plan estrategikoa aldatzea.
6.- Hitzarmena Soraluzeko udala eta Soraluzeko Andre Mariaren Zeruratzea parrokiaren artekoa (2025HITZ0004).
7.- Zeleta 4. zenbakiko igogailuaren proiektua gauzatzeko lur zoru publikoaren desafektazioa.
8.- Amillaga A.U.2 eremuko hiri antolamenduko Plan Bereziari behin-betiko onarpena. 
9.- Eskari eta galderak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.