Herriguneko hainbat markesina aldatuko dituzte aste honetan udal brigadako langileek

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Egoera txarrean zeuden hainbat markesina aldatuko dituzte aste honetan zehar udal brigadako langileek.

Gaur, eguaztena, uztailak 2 hasiko dira Soraluzeko udal brigadako langileak herriguneko hiru markesina aldatzeko lanetan eta aste honetan zehar amaitzea aurreikusten dute. 

Errekalde kaleko 25. zenbakiko markesinarekin hasiko dira lehenengo, eta ostean aldatuko dituzte Baltegieta kalean SAPAkoa eta Sagar Errekakoa.

Instalakuntza lanez udal brigada arduratuo da eta hiru eguneko epean amaitzea aurreikusten da. Markesina berriek 17.046,48€ko kostua izan dute, BEZ barne.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.