Gaur, astelehena, ekainaren 30a, zabalduko da, eta astebetez egongo da zabalik, Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako Jaietako Kartel Lehiaketako aurtengo ediziora aurkeztutako lanekin osatutako erakusketa.
Lehiaketan dozenaka pertsonak hartu dute parte, bai haurren mailan, bai eta gaztetxoen nola helduen mailan ere. Helduen mailako kartel irabazlea izango da jaiak iragartzeko erabiliko dena; lau lan aurkeztu dira kategoria horretan.
Saritutako lanak jaietako egitarauan argitaratuko dira.
Erakusketaren ordutegia
Astelehenetik barixakura: 18:30 - 20:00
Sari-banaketa ekitaldia
Sari-banaketa ekitaldia datorren astean egingo da, uztailaren 10ean, eguena, arratsaldeko 18:00etan, erakusketa-aretoan. Hauexek dira banatuko diren sariak, mailaz maila:
"A" maila (LH1-LH2)
- 1. Saria: 50 euroko opari-txartela.
- 2. Saria: 30 euroko opari-txartela.
- 3. Saria: 20 euroko opari-txartela.
"B" maila (LH3-LH4)
- 1. Saria: 50 euroko opari-txartela.
- 2. Saria: 30 euroko opari-txartela.
- 3. Saria: 20 euroko opari-txartela.
"C" maila (LH5-LH6)
- 1. Saria: 50 euroko opari-txartela.
- 2. Saria: 30 euroko opari-txartela.
- 3. Saria: 20 euroko opari-txartela.
"D" maila (DBH)
- 1. Saria: 50 euroko opari-txartela.
- 2. Saria: 30 euroko opari-txartela.
- 3. Saria: 20 euroko opari-txartela.
"E" maila (Helduak)
- 1. Saria: 300 euroko txekea