Emakumezkoen esku pilotako VII. San Fermin torneoko finalerdiak hartuko ditu Soraluzek barixakuan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Emakumezkoen esku pilotako VII. San Fermin torneoko finalerdiak hartuko ditu Soraluzek barixakuan, ekainaren 27an; Laida Sánchez Martínez soraluzetarrak parte hartuko du.

Emakume Master Cupen baitan, eta Soraluzeko Pilota Elkarteak eta Udaleko Kirol Sailak antolatuta, emakumezkoen esku pilotako VII. San Fermin torneoko finalerdiak jokatuko dira barixaku honetan, ekainak 27, Arane Kiroldegiko Pilotalekuan. 

Txapelketako finalerdien aurretik, gainera, pilotari gazteen partida izango da, eta bertan parte hartuko du Laida Sánchez Martínez soraluzetarrak.

Sarrera doakoa izango da eta Soraluzeko Pilota Elkarteko ikasleak rifak saltzen arituko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.