Banatu dira dagoeneko XL. Idazlan Lehiaketako sariak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Ikasturteari amaiera ematen dieten jaialdiak aprobetxatu zituzten lehengo astean Soraluzeko ikastetxe biek Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak antolatzen duen Euskarazko Idazlan Lehiaketaren XL. edizioari dagozkion sariak banatzeko.

Soraluzeko Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak soraluzetarren euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko urtero antolatzen duen Idazlan Lehiaketaren
XL. edizioari dagozkion sariak banatu ziren joan zen astean. Udaleko ordezkari politiko zein teknikoen eskutik jaso zituzten sariak irabazleek, oparia edo erosketa-bonoa alde batetik eta diploma bana bestetik.

Guztira lehen hezkuntzako 2. ziklotik DBHra arteko ehundik gora haur eta gaztetxoren beste horrenbeste idazlan aurkeztu dituzte lehiaketara.

Aurten, gainera, helduen kategoria ere berreskuratu da, eta maila horri dagokion saria ere banatu da: 200€ eta diploma.

Soraluzeko Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte-hartzaile guztiei eta zorionak saridunei; halaber, animatu nahi ditu irudimenaren eta sormenaren bidean jarraitzera.

Idazlan sarituak, mailaz maila

Hauexek dira aurtengo sarituak. Idazlanak irakurtzeko mailaz maila antolatutako loturara jo besterik ez da egin behar:

“A” MAILA: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. MAILAK
1.- Libe Elortza Ugalde, Benetako ipuina
2.- Eki Azkorbebeitia Soria, Dinosauroak bizirik
3.- Laia Alustiza Rodriguez, Lagunak maitakor

“B” MAILA: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. MAILAK.
1.- Izane Peña Mira, Trenean harrapatuta
2.- Sugoi Zubizarreta Revuelta, Birus berri bat 
3.- Ariane Muriel Cadenas, Gerla Soraluzen

“C” MAILA: Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. MAILAK.
1.- Laida Sánchez Martínez, Maritxuren ametsa
2.- Izaro Vega Álvarez, Aurkituko dugu?
3.- Zuhaitz Larrañaga Elgeta, Benetako ipuina

“D” MAILA: Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. MAILAK.
1.- Naia Rodriguez Alonso, Galaxiaz galaxia
2.- Irati Unamuno Fernandez, Deba ibaiko munstroa
3.- Jurdana Viciosa Garitano, 3 aste kabitik kanpo

"E" MAILA: Helduak

1.- Uxue Ruiz Romo, Gizakiak begira ez daudenean kalea txoriona da

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.