Datorren ikasturtean Udal Kiroldegiko igeriketa ikastaroetan jarraitu edo hasi nahi duten hamabi urtera arteko neska-mutikoek ekainaren 23tik aurrera egin beharko dute izen-ematea.
2022az gero jaiotako haurrei zuzendutako ikastaroa da eta astean bi saio izango dituzte, urritik aurrera. Izen-ematea kiroldegian bertan egin behar da izen-emate orria betez eta ikasle bakoitzak ondoen datozkion egunak aukeratu ahal izango ditu, daukan igeriketa-maila kontuan hartuta: zapaburua, dordoka, olagarroa eta marrazoa, oinarrizkoenetik aurreratuenera, hurrenez hurren.
Ikastaroen ordutegia ondorengo loturan kontsulta daiteke: ikastaroen ordutegiak.
Ordainketa hiruhilabeteka egiten da; hauexek dira tarifak:
- Abonatuak: 88€
- Abonatu gabeak: 115€
Zalantzarik izanez gero, Udal Kiroldegiko harrerara jo behar da.
Abonatuek lehentasuna izango dute izena ematerako orduan.