jendartEKIN, 55 urtetik gorako pertsonek esperientziak trukatu eta ezagutza berriak eskuratzeko proiektuak Donostiako San Telmo museora bisita egin zuten, Ramon Leturiondo eta Juan Mari Perezek gidatuta; goiz ederra pasatzeko aukera izan zuten eraberritutako komnetu zaharrean.
Juan Mari Perezek Euskal Herriko historian zehar egindako ibilbidean lagundu zien parte-hartzaileei, gertaera esanguratsuenak nabarmenduz eta museoak batzen dituen aztarnak erakutsiz. Ramon Leturiondok, berriz, dominikoen komentua izandakoa eraikitzea eragin zituzten inguruabarrak azaldu zizkien, eraikinaren bilakaeran izan diren aldi, funtzio eta estiloei buruzko argibideak emanez eta interpretatzen lagunduz.
Euskal Herriko historia birpasatuta, klaustroaren lasaitasun bareaz gozatu ahal izan zuten, eta elizako tapiz ederrek irudikatzen dituzten gaiak ikusi. Eguraldi ederra lagun, eguneko plana biribildu zuten, ondo bazkalduta, lagun-arteko tertulia ederrean eta Donostiako paisaietatik paseatuz.