Soraluzeko emakume* guztiok giro informalean, musika eta jan-edanaren bueltan elkartzeko gunea izango da. Emakumeok* elkar topatzea eta elkarrekin gozatzea du xede; bide batez, ahalduntze eskolako udaberri-udako programazioaren balorazioa egingo da eta askotariko proposamen, interes eta ideiak bilduko dira hurrengo programazioa prestatze aldera. Halaber, elkar ezagutu eta elkarrekin gozatzeko dinamikak ere egingo dira.
Maiatzetik hona osatutako programazioan ekitaldi ugari egin dira, guztiak ere parte-hartze handiarekin:
- Barreterapia tailerra (bi saioko tailerra)
- Sendabelar eta fitoginekologia ikastaroa (bina saioko bi ikastaro)
- Yoga eta emakumea* ikastaroa (hiru saioko ikastaroa)
- Batukada tailerra (bi asteburuko tailerra; asteburu honetan hasi eta uztailaren 19 eta 20ko asteburuan amaituko da)
Soraluzeko emakumeon* arteko topaketa izango da, beraz, udaberri-udarako progrmatutako ekintzen artean azkena. Momentuz, 24 emakumek* eman du izena topaketan, baina izen-ematea zabalik dago oraindik eta Udaleko Berdintasun Batzordeak zein ahalduntze eskolako talde eragileak Soraluzeko emakume* oro animatu nahi du topaketan parte hartzera.
Eguna: ekainak 26, eguena
Ordua: 18:00 - 20:00
Lekua: Kalebarren 8
Izen-ematea eta zaintza zerbitzua
Zaintza zerbitzua egongo da, aurrez, izen-ematearekin batera eskatuta. Ekainaren 24a izango da zaintza zerbitzua eskatzeko azken eguna.
Izena emateko online, ondorengo galdetegia bete behar da: Ahalduntze Eskolako izen-ematea.
Izen-emate prozesuan laguntza behar izanez gero, edo jardueraren bati buruzko informazio gehigarria nahi izanez gero 943753043 telefonora deituta edo harrera@soraluze.eus helbidera idatzita lor daiteke.