Ezpondak garbitzeko lanak Gabolatsen eta igogailuko pasabidea berritzekoak Errekalden

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Askotariko lanetan arituko dira asteon udal brigadako langileak: Gabolatseko ezpondak garbitzen eta Errekaldeko igogailuko pasabidea berritzen.

Aurten ere uda sasoia aprobetxatzen ari dira Soraluzeko udal brigadako langileak askotariko lanak egiteko. Besteak beste, Gabolatseko ezpondak garbituko dituzte eta Errekaldeko igogailuko pasabidea berrituko.

Ezponda garbiketa

Brigadako beharginek bihar, eguaztena, ekainak 18, garbituko dituzte Gabolats kaleko ezpondak eta hori dela eta, kalea hustu egin beharko da eta ibilgailuak erretiratu goizeko 7:00etatik arratsaldeko 18:00etara bitarte.

Igogailuko pasabidea

Errekalden ere jardungo dute lanean; izan ere, bertako igogailuko pasabidea berritzen dihardute atzotik. Pasabideko zurezko oholak ordezkatuko dituzte, zaharrak kendu eta berriak ipinita. 

Lanok 2.732,78€ko kostua izan dute eta biharko, eguaztena, ekainak 18, amaituta izatea aurreikusten da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.