Erregetxe inguruan arratoiak agertu direla eta, horien aurkako kanpaina jarri du martxan Soraluzeko Udalak, eta brigadako langileak ari dira joan den eguenetik, ekainaren 12tik.
Arratoiak Erregetxeko paretako zuloetan gordetzen direla ikusita, lurretik bi metroko altuerara arteko zulo guztiak garbitu dituzte beharginek, barruan pozoia jarri eta morteroarekin estali dituzte.
Lanbideren bitartez otsailean kontratatutako bi peoi balioanitz aritu dira lanotan eta 1.800€ko kostua izan dute. Aurreikuspenen arabera, biharko, ekainaren 17rako, martitzena, amaituta izango dituzte lanak.