Dagoeneko amaitu dira Urkiazelaiko kanadar pasabidea berritzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Brigadako langileek Urkiazelaiko kanadar pasabidea berritu dute eta inguruko arekak garbitu dituzte maiatza eta ekaina bitartean

Soraluzeko Udalaren 2025eko aurrekontuak landa eremuko hainbat birgaitze aurreikusten zituen; horien artean kokatzen da, hain zuzen ere, Urkiazelaiko kanadar pasabidea berritzea, abereei igarotzea eragozten dien errepideko oztopo mota alegia. 

Lanok maiatzaren 13an hasi ziren eta joan den eguaztenean, ekainaren 11n amaitu ziren. Kanadar pasabidea bera berritzeaz gain, burdinezko langak ipini dituzte, eta inguruko arekak garbitzeko ere aprobetxatu dute beharginek.

Udal Brigadako langileak arduratu dira lanez eta 4.700 €ko kostua izan dute, BEZ barne; gainera, obra zibila eta hiru langileren eskulana gehitu zaizkio kostu horri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.