Ekitaldi ugari herrian, asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

plaentxia.eus
Atarian dugun asteburuan ekitaldi ugari egongo dira herrian: Bizikaleren desfilea eta azoka, errugbi eguna eta lagunarteko "Triatoloia" proba.

Asteburu honetan, barixakuan eta zapatuan, hainbat eragile eta herritarrek ekimenak egingo dituzte herrian: Bizikale merkatarien elkarteak moda desfilea eta azoka antolatu du biharko, ekainaren 13rako; ekainaren 14an, ostera, SoraGazteak Rugby Klubak errugbi eguna egingo du eta lagunarteko Triatoloia proba ere egingo da. Herriko merkataritza, kirola, aisialdia eta umorea ez dira faltako, gustu guztietarako eskaintza izango da.

Bizikaleren desfilea eta azoka

Soraluzeko merkatarien elkarteak, Bizikalek, Bizikale Fest jaia antolatu du biharko, barixakua, ekainak 13. Egunean zehar herriko merkatariek azoka egingo dute, haien postuak Plaza Zaharrean ipinita gozieko 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara. Ondoren, iluntzeko 19:30ean moda-desfilea egingo dute herriko saltokietako arropa, ile-apainketa, makillaje etabarrekin.

Errugbi Eguna

SoraGazteak Rugby Klubak seigarrenez ospatuko du Errugbi Eguna zapatuan, ekainaren 14an.

Gipuzkoa eta, Arabatik etorritako bost taldek eta 120 jokalarik parte hartuko du topaketan. 9:30etatik 1aurrera jardungo dute errugbian Ezoziko zelaian; partidez gain, musikak eta jolasek ere girotuko dute eguna.

Lagunarteko V. Triatoloia proba

Lehen aldiz egingo dute Soraluzen bertan Triatoloia lagunarteko proba zapatuan, ekainaren 14an. Zortzi taldek eta 48 lehiakidek parte hartuko du igeriketa, bizikleta eta korrika batuko dituen kirol-proban. Goizeko 11:00tan hasiko da eta antolatzaileek espero dute ordubete inguru iraungo duela. 

Ospakizunarekin amaitzeko, arratsaldeko 19:00etan Udaletxeko balkoira igoko dira parte-hartzaileak eta festak karro-poteoarekin jarraituko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.