Ur-txorroten parkean egokitzapenak egiten ari dira asteon, zapatuan zabaltzeko prest izan dadin

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Etxaburueta kaleko ur-txorroten parkean egokitzapenak egiten ari dira beharginak aste honetan; aurreikuspenen arabera zapatuan zabalduko da. 

Uda-garaia eta beroa atarian, Etxaburueta kaleko ur-txorroten parkean egokitzapenak egiten ari dira langileak astelehenetik, ekainaren 9tik, astebururako zabaltzeko prest egon dadin.

Hobekuntza berriak

Iaz zenbait hobekuntza egin ziren ur-txorroten parkean; hala nola, pergola bat eraiki, bankuak zaharberritu eta iturri bat ipini. Aurtengo egokitzapenak ere ildo beretik joango dira eta Kimubat enpresako langileak arduratuko dira haietaz. Lanon helburua da alde batetik, egurrezko pergolan itzala sortzea, eta bestetik, lurrean kautxoa botatzea, bertan eseri edo etzan ahal izateko.

Horretaz gain, udal brigadako beharginek ur-jolasak egokituko dituzte sasoi hasierarako puntuan egon daitezen.

Lanek 5.606,3€ko kostua izango dute, gehi BEZ eta gaur, eguena, amaitzea aurreikusten da. Hortaz, ur-txorroten parkea zapaturako, ekainaren 14rako zabaltzea espero da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.