2025-2026 ikasturterako haur eta gaztetxoen aisialdi-eskaintza bateratua atera du udalak; izen-emate batzuk zabalik daude dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Soraluzeko Udalak, herriko hezkuntza ez-formaleko eragile zein elkarteekin elkarlanean, 2025-2026 ikasturterako haur eta gaztetxoen aisialdi-eskaintza bateratua biltzen duen eskuorria argitaratu du; izen-emate batzuk zabalik daude dagoeneko.

Soraluzeko Udalak zein herriko hezkuntza ez-formaleko eragile eta elkarteek familientzako tresna baten beharra ikusi dute haien seme-alabaen aisialdi-eskaintza antolatzeko. Hori dela eta, datorren ikasturterako herriko haurrek eta gaztetxoek eskuragarri izango duten aisialdi-eskaintza osoa jasotzen duen eskuorri bat kaletatu du.

Baliabide honen helburua da herriko familiek adin bakoitzerako Soraluzen dauden aukera guztien berri modu bateratu eta ordenatuan jasotzea; halaber, izen-emate garaia hasten denerako, familiek aukera guztien berri izatea.

Eskaintza oparoa 2025-2026 ikasturterako

Soraluze herri txikia izanik ere, aisialdi-eskaintza zabala dago gurean, eta hezkuntza ez-formaleko eragile eta elkarteak zein udala jakitun dira batzuetan ez dela erraza izaten familientzat adin bakoitzean zein aukera dagoen jakitea eta nora jo izena emateko. Gainera, hainbat eragile edo elkartek haien eskaintza berritu eta zabaldu dute; hala nola, musika eskolak eta zirko eskolak. 

Aisialdi-eskaintza bakoitzaren barruan eskaintzen den adin tartea, harremanetarako kontaktua, izen-emate epeak eta ohar bereziak jasotzen dira. Jarraian kontsulta daitezke guztiak: 2025-2026ko eskuorria.

 

Zenbait izen-emate zabalik daude dagoeneko

Dagoeneko eman daiteke izena 2025-2026 ikasturteko haur eta gaztetxoen aisialdi-eskaintzako zenbait ikastarotan, Soraluzeko Udalak antolatutako sormen ikastaroetan esate baterako: zirkoa eta bertsolaritza.

Udalak herriko eragileekin lantzen duen Hezkuntza proiektuaren baitan kokatzen dira haurren sormena lantzea eta beren garapen fisiko, emozional eta intelektualari laguntzea helburu duten tailerrok. Bai zirko eta baita bertsolaritza tailerra ere arloko adituek zuzenduko dituzte eta hamar hilabeteko iraupena izango dute, iraila eta urrian hasi eta maiatzean amaituz, hurrenez hurren.

Zirkoa

Norentzat: HH4 eta DBH arteko haurrak
Noiz: martitzena, LH2-DBH (16:45-17:45) edo (18:00-19:00) / eguena HH4-HH5-LH1 (16:45-17:45)
Prezioa: hilean 20 euro
Irakaslea: Arrate Espilla

*Oharra: plaza kopurua mugatua da, talde bakoitzean 10 plaza daude. Plazak betetzen direnean, itxaron zerrenda osatuko da.

Bertsolaritza

Norentzat: LH5 eta DBH2 arteko haurrak (10-14 urte)
Noiz: martitzena, 18:00-19:00 / eguaztena, 17:00-18:00 / eguena, 18:30-19:30 *(Aukeratu egun posible guztiak)
Prezioa: hilean 10 euro
Irakaslea: Eneko Beretxinaga

Izen-ematea ekainaren 9an zabalduko da eta plazak agortu artean egongo da zabalik. Horretarako, bi bide egongo dira:

Matrikula ordaintzeko prezioaren %75a arteko hobariak daude; hobariak erabili nahi izanez gero matrikula aurrez aurre egin beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.