Itxaropena jubilatuen etxeko tabernak kudeatzaile bera izango du aurrerantzean ere

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Soraluzeko Udalak lehiaketara atera zuen apirilean jubilatuen etxeko tabernaren kudeaketa-zerbitzua; bi urterako lizitazioa da, luzagarria, eta orain arteko kudeatzaile berak eskuratu du: Esmeralda Avelinok.

Udalak lehiaketara atera zuen apirilean Itxaropena jubilatuen etxeko taberna, kafetegi eta jatetxearen kudeaketa-zerbitzua, Etxaburueta kaleko 5. zenbakian dagoena, aurreko lizitazioaren epea iraungi ostean. Maiatzaren 26ko Alkate Dekretuaren bitartez, orain arteko kudeatzaile berari, Esmeralda Avelinori, esleitu zaio kontratua, puntuaziorik altuena atera baitu.

Zerbitzua bi urterako esleitu da eta urtero luza daiteke, lau urtera arte. Gainera, esleipendunak hileko 200 euro + BEZa ordainduko dio Soraluzeko Udalari, udal jabetzakoa den lokala erabiltzeagatiko kanon gisa. Espazioa behar bezala egokituta eta ekipatuta dago, dagokion zerbitzua emateko. Elektrizitateari, gasari eta urari dagozkien gastuak, bestalde, Soraluzeko Udalak ordainduko ditu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.