Kutxa Fundazioaren Hitzetatik Ekintzetara egitasmoaren helburua herritarrak 2030 Agendara hurbiltzea da, Garapen Jasangarrirako 17+1 helburuak hobeto ezagutzeko eta hauetan inplikatzeko aukera berritzaileak eskaintzeko. Helburu horien baitan kokatzen da hizkuntza eta kultur aniztasuna sustatzea, hizkuntza eta kultura guztien presentzia eta aitortza bermatzea funtsezkoa baita garapen pertsonal eta sozialerako.
Hitzetatik Ekintzetara egitasmoaren baitan Jakinmin Elkarteak Kutxa Fundazioarekin elkarlanean antolatu du Kulturaniztasun zopa tailerra, hainbat belaunalditako pertsonen artean kultura eta hizkuntzari buruzko ideiak, jakintzak eta esperientziak partekatzeko, guztion pentsamendu kritikoa elikatzeko asmoz. Hori egin bitartean, parte-hartzaileek kulturarteko zopa prestatuko dute, guztien artean aukeratutako osagaiekin.
Dinamikaren nondik norakoak eta izen-ematea
Lagunartean, banaka zein familia parte hartzeko belaunaldi arteko ekimena izango da. Momentu batzuetan haurrak eta helduak batera arituko dira eta beste batzuetan, aldiz,
haurrak eta helduak banatuta parte hartuko dute. Helduekin gaztelaniaz jorratuko da gaia eta haurrekin, aldiz, euskaraz.
Bi orduko saioa izango da, eta gehienez ere 30 lagunek parte hartu ahal izango dute. Plaza baino izen-emate gehiago baldin badago, aniztasun kulturala lehenetsiko da.
Izena emateko bi bide daude:
- Aurrez aurre: Udaletxean, Hezkuntza teknikariaren bitartez (Andrea).
- Online:
- Mezu elektroniko bat bidaliz hezkuntza@soraluze.eus helbidera.
- Izen-ematea
Helburu bikoitza
Kulturaniztasunaren zopa tailerrak herritarrak hitzetatik ekintzetara pasatzea bultzatu nahi du, eta hortaz, helburu bikoitza du:
- Hitzetatik...: Guztien artean aniztasun kultural eta linguistikoaren inguruan elkarrizketa filosofiko gidatu batetan hausnartzea.
- ...ekintzetara: Kulturarteko zopa bat sukaldatzea partaide guztiek erabakitako osagaiekin.