Soraluzeko gazte eta nerabeentzako "Gaztiak udan" ekimena martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025eko ekainaren 3a

Aurten, lehen aldiz, 12 eta18 urte bitarteko gazteentzako ekimen berria jarri du Udalak martxan uda sasoirako; Haur eta Gazte Sailak Kirol Sailarekin eskuz esku landutako proposamena da.

Aisialdia elkarrekin lan-taldeak, haur eta nerabeen aisialdia elkarlanean pentsatu eta antolatzeko taldeak, zein hainbat gurasok hutsunea nabaritu zuten uda garairako gazteentzako aisialdi-eskaintzan. Halaber, ikasturtean zehar egindako nerabeen kontseiluetan ere zera eskatzen zuten parte-hartzaileek: haien adinerako ekintza gehiago antolatzea. Hori horrela izanik, hainbat ekimen eta ikastaro antolatu dira utzaileko bi astetan zehar gazte eta nerabe soraluzetarrentzat.

Gaztiak udan aisialdi-eskaintza uztailaren 7tik 18rako astegunetan antolatu dute Soraluzeko Udaleko Haur eta Gazte Sailak eta Kirol Sailak, elkarlanean. Bertan, hainbat ikastarotan parte hartzeko aukera izango dute: eskalada, skate, saskibaloia, plaza dantzak eta koreografiak, kirol-fit eta sukaldaritza. 

Ikastaroen informazioa eta antolaketa

  • ESKALADA: Maila guztietarako ikastaroa izango da, Soraluzeko rokodromoan egingo da eta beharrezko materiala utziko da.
  • SKATE: Maila guztietarako ikastaroa izango da, Eibarko Ipar Skate Eskolara joango gara ikastaroa egitera eta beharrezko materiala utziko da.
  • SASKIBALOIA 3X3: Soraluzeko kiroldegian egingo da, taldeka edo banaka apuntatu daiteke.
  • KIROL FIT: Soraluzeko kiroldegian egingo da, hainbat kirol diziplina (spinning, fit boxing...) konbinatuko dira, guztiak gazteei egokituta.
  • SUKALDARITZA: Soraluzen egingo da, taldean hainbat errezeta landuko dira On-Ekin elkarteko aditu-taldearekin.
  • PLAZA DANTZAK + KOREOGRAFIA: Soraluzeko Herri Antzokian egingo da ikastaroa, hainbat plaza dantza landuko dira eta koreografiak sortu; partaideei egokituta.

Ikastaroak goizez egingo dira eta behin betiko ordutegia izen-ematearen arabera zehaztuko da.

Prezioak eta izen-ematea

Ikastaroak 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat bideratuta daude. Parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea, ekainaren 3tik 11ra bitarte. Izena emateko bi modu egongo dira:

  • Online: Gaztiak udan izen-ematea
  • Aurrez aurre: Udaleko Harrera Bulegoan, astelehenetik barixakura, 9:00etatik 14:00etara.

Ordainketak ekainaren 16ko astean egin beharko dira eta horretarako, izen-ematea egin duen pertsona bakotizarekin harremanetan jarriko da udala.

Ikastaroen prezioak honakoak izango dira:

*Familia ugarientzako eta zailtasun ekonomikoak dituzten familientzako hobariak egongo dira. Izen-ematea online zein aurrez aurre egin ahal izango dute; eta ondoren, ordainketa egiterakoan, kontutan izango da dagokion hobari sistema.

Edozein zalantza izanez gero 943753043 (Andrea) telefonora deitu edota hezkuntza@soraluze.eus-era idatzi daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.