Bilbon (Bizkaia) 13 urteko neskato bat hil zuen aitak pasa den barixakuan, indarkeria bikario gisa ikertzen ari diren erailketa matxistan. Honekin, hamahiru izango lirateke 2003tik Euskal Herrian indarkeria matxistaren ondorioz hil diren adintxikikoak. Horrela, Soraluzeko Udalak bere gaitzespenik gogorrena erakusten du Bilboko neskatoaren hilketaren aurrean.
Soraluzeko Udalak gogorarazi nahi du heriotzek emakumeen aurkako indarkeriaren arazoaren zati bat baino erakusten ez dutela eta horren jatorria emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean dagoela. Nabarmendu nahi du ere arazo hau ez dela emakumeena bakarrik, gizarte osoarena baizik eta horregatik, dei egiten dio gizarteari berdintasuna lortzeko borrokan elkarrekin ekitera.
Bukatzeko, Soraluzeko Udalak biktimaren senide eta lagunekiko elkartasuna azaldu nahi du, eta irmotasunez adierazten du lanean jarraituko duela berari dagokion eremuetan emakumeen eta haurren aurkako indarkeriarekin bukatzeko erantzukizunarekin.
Indarkeria matxista pairatzen ari bazara edo zure inguruko norbait egoera horretan badago, hona hemen laguntzarako kontaktuak:
- Indarkeria matxista pairatzen duten emakumeak artatzeko telefonoa (EJ): 900840111 (24 ordu/51 hizkuntza)
- Emakumeenganako indarkeria mota guztietako arreta zerbitzua: 016
- Udaltzaingoa: 943753024
- Ertzaintza Bergara: 943534720
- Larrialdiak: 112
- Soraluzeko Gizarte Zerbitzuak: 943750056
- Soraluzeko Berdintasun saila: berdintasuna@soraluze.eus