Udaleko Kirol Sailak igeriketa ikastaro intentsiboak antolatu ditu aurten ere, urtero garai honetan egiten duen moduan, igerian ikasi nahi duten edo beren maila hobetu nahi duten 12 urtez azpiko haurrei zuzenduta. Aurten, 2022 urtean jaiotako umeak izango dira igeriketa ikastaroa jasoko duten txikienak.
Ekainaren 23tik uztailaren 4ra bitarteko goizetan egingo dira ikastaroak eta trinkoak izango dira; hau da, umeek hamar egunez jarraian izango dute 30 minutuko igeriketa ikastaroa. Udalak azpimarratu nahi du herritar guztiek, eta kasu honetan neska-mutiko guztiek, igerian ikastearen garrantzia eta familiak animatu nahi ditu igeriketa ikastaro trinkoan izena ematera.
Izen-ematea eta txanden argitalpena
Izen-ematea atzorik, maiatzaren 26tik dago zabalik eta ekainaren 6ra arte egongo da apuntatzeko aukera kiroldegiko harreran bertan, izen-emate orria beteta.
Izen-emate kopuruaren arabera antolatuko dira ordutegiak eta kiroldegiko harreran argitaratuko dira ekainaren 11an. Ondoren, umeen adinaren eta igeriketa-mailaren arabera egingo dira taldekatzeak.
Abonatuentzako prezioa 31 eurokoa da, eta abonatuta ez daudenentzako, ostera, 38 eurokoa.