Udaleko Kultura Batzordeak XXXI. Kaleko Margo Lehiaketa antolatu du domekarako, maiatzak 25, goizeko 9:00etatik aurrera. Beste urte batzuetan bezala, helduen lehiaketaz gain, haurrei zuzendutako lehiaketa ere egingo da, goizeko 10:30etatik 12:30etara, Plaza Zaharrean.
Aurten, gainera, Euskaraldiaren azken egunarekin bat egingo du Kaleko Margo Lehiaketak, eta girotze aldera, niMú zirko eta clown konpainiak Pausa zirko ikuskizun musikatua eskainiko du lehiaketarekin batera Plaza Zaharrean eguerdiko 12:45etik aurrera.
Helduen lehiaketaren oinarriak
Kaleko Margo Lehiaketaren XXXI. edizioan parte hartu ahal izateko izen-ematea Udaletxean egingo da maiatzaren 25ean, domekan, goizeko 9:00etatik 10:00etara. Izen-ematearekin batera, margolariek erabiliko dituzten margo-oihalak seiluz joko dira.
Izen-ematea irekia izango da, interesa duen 16 urtez gorako pertsona orok parte hartu ahal izango du. Partehartzaileek, beren lanak egiteko beharrezkoak dituzten material eta tresna guztiak ekarri beharko dituzte.
Lehiaketaren gaia: Soraluze.
Lanak egurardiko14:00ak eta 14:30ak bitartean entregatu beharko dira Arane Udal Kiroldegiko erakusketa aretoan.
Gai den epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak. Erabakia domekan bertan, arratsaldeko 17:30ean jakinaraziko da eta, jarraian egingo da sari-banaketa Udal Kiroldegiko erakusketa aretoan. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.
Hauexek izango dira banatuko diren sariak:
- Lehen saria ................................ 600 euro.
- Bigarren saria ............................ 400 euro.
- Hirugarren saria.......................... 300 euro.
Saritutako lanak Udalaren esku geratuko dira, eta egokia deritzon erabilera emango die.
Epaimahaikideen iritziz lanek ez balute kalitate maila egokirik, ez da sariturik izango.
Haurren lehiaketa
Haurren mailako lehiaketan 16 urtera arteko haur eta gaztetxoek har dezakete parte.
Lehiaketa goizeko 10:30tatik 12:30etara egingo da, Plaza Zaharrean.
Lehiakideek bertan jaso ahal izango dituzte margotzeko behar dituzten tresnak (orria, arkatza, borragoma, txorroskiloa eta margoak). Hala ere, etxetik ekarri nahi dituenak izango du horretarako aukera.
Lehiakide guztiek oparia jasoko dute.
Maila bakoitzeko lehen hiru sailkatuentzako saria egongo da.
Sariak arratsaldeko 17:30ean emango dira, Kiroldegiko erakusketa aretoan.
Lehiakideak bost mailatan banatuko dira:
- Haur Hezkuntza
- Lehen Hezkuntzako 1. eta 2 mailak.
- Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak.
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak.
- Bigarren Hezkuntza
Saritutako lanen erakusketa
Helduen lehiaketan parte hartu duten lanekin eta haurren lehiaketan saritutakoekin erakusketa egingo da maiatzaren 26tik 31ra, Arane Udal Kiroldegiko erakusketa aretoan.