Udalbatzak osoko bilkura egingo du gaur, eguena

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Udal korporazioa osatzen duten zinegotziek hamaika puntu izango dituzte aztergai gaur, eguena, arratsaldeko 19:00etan udalbatzarrak egingo duen bi hilean behingo ohiko batzarrean.

Udal ordezkariek batzarra egingo dute gaur, eguena, maiatzaren 22a, arratsaldeko 19:00etan, ondorengo gai-zerrendarekin:

  1. 2025eko otsailaren 19ko eta apirilaren 10eko saioen aktak, hala badagokio, onartzea.
  2. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
  3. 2024ko aurrekontuaren kontu orokorra onartzea.
  4. Soraluzeko Ezozibidea auzoan eraikinak birgaitzeko 2. faseko dirulguntzen doiketa.
  5. Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa.
  6. Udal instalazioak garbitzeko zerbitzuaren kontratua lehiaketa bidez emateko espedientearen hasiera.
  7. 2024ko likidazioan finantza iraunkortasunaren txostenaren berri ematea.
  8. Urteko lan-egutegirako herriko jai-eguna izendatzea.
  9. Ainara Osoro Txurruka andreak zinegotzi karguari uko egingo diola jakitea.
  10. Soraluze etxebizitza-merkatuko tentsio-eremu izendatzeko mozioa.
  11. Eskari eta galderak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.