Paula Pinillak zuzentzen duen Krabelin pintura eskolako ikasleek haien artelanak erakutsiko dituzte, urteroko moduan, ikasturte amaierako erakusketan. Artelan gehienak margolanak diren arren, bozetoak eta marrazkiak ere erakutsiko dituzte.
Erakusketarako aukeratutako bildumaren egileak haurrak zein helduak dira, guztira 40 ikasle ingururen lanak izango dira.
Ordutegia
Maiatzaren 24ra arteko tartea egongo da erakusketa ikusteko, ondorengo ordutegian:
- Astelehenetik barixakura: 18:30 - 20:00
- Zapatutan: 12:00 - 13:30