Soraluzeko Udalaren 2025eko aurrekontuak landa eremuko hainbat birgaitze aurreikusten zituen; horien artean kokatzen da, hain zuzen ere, Urkiazelaiko kanadar pasabidea berritzea, abereei igarotzea eragozten dien errepideko oztopo mota alegia.
Lanok bihar, maiatzaren 13an, hasiko dituzte, eta barixakura arte, maiatzaren 16ra arte irautea espero da. Beraz, tarte horretan Urkiazelaiko kanadar pasabidetik aurrerako bidea itxita egongo da ibilgailuentzako. Dena den, urgentziaren bat bada, pasatzeko aukera izango da, noski.
Udal Brigadako langileak arduratuko dira lanez eta 4.700 €ko kostua izango dute, BEZ barne; gainera, obra zibila eta hiru langileren eskulana gehitu beharko zaizkio kostu horri.
Irudiko puntu urdinetik aurrera egongo da errepidea itxita.