Zapatuan egingo da aurtengo ibai garbiketa, herriko hainbat eragileren kolaborazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025ko mai. 6a, 00:00

Soraluzeko Baso Biziak Elkarteak eta Lurgaia Fundazioak herriko hainbat eragileren parte-hartzearekin antolatu dute aurtengo ibai garbiketa zapaturako, maiatzaren 10erako.

Azken urteetan egiten duten moduan, ibai garbiketa antolatu dute Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Landa Garapen Departamentuak, herriko Soraluzeko Baso Biziak Elkarteak eta Lurgaia fundazioak, aurten, herriko beste hainbat eragile eta elkarteren parte-hartze bereziarekin.

Maiatzaren 10ean, goizeko 9:30etan elkartuko dira bolondresak Plaza Barrixan. 

Sekula baino kolaboratzaile gehiago

Ibai garbiketaren antolatzaileek herriko eragile eta elkarte ugariren kolaborazioa eskatu dute aurten; izan ere, elkarrekin lan egiteak ekintza herritar gehiagorengana hurbiltzeko eta modu komunitarioagoan egiteko aukera ematen du. Hori dela eta, aurten, Soraluzeko AEKk, Gaztelekuak eta Atxolin eta Keixeta IGEk ere parte hartu dute antolaketan, ibai garbiketaren helburuekin bat eginez:

  • Ingurumenarekiko konpromisoa sustatzea.
  • Herritarren inplikazioa areagotzea.
  • Komunitateko kide guztien parte-hartze aktiboa bultzatzea.

Arropa egokia eta antolaketa

Antolakuntzak parte-hartzaileei eskatzen die arropa zaharra eta erosoa eramateko eta uretan sartu nahi izanez gero (ez da derrigorrezkoa) gomazko botak edo badeadorea; eskularruak eta lanerako tresnak antolakuntzak ipiniko ditu, eta garbiketarekin bukatu ostean, hamaiketakoa ere eskainiko du parte-hartzaileentzako.

Bazkal ordurako etxera itzuliko dira parte-hartzaileak.

Izen-ematea, maiatzaren 8 arte

Izena emateko, bidali e-mail bat, eguena, maiatzaren 8a baino lehen izen-abizenak, adina eta herria zehaztuz helbide honetara (Gaia: ibai garbiketa, Soraluze): 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.