Federico Echevarria (1944, Bilbo) artista eta lanbidez arkitektoa, margolari eta arkitekto familia baten jaioa da, eta txikitatik artistez eta haien lanez inguratuta hazi eta hezi zen. Bere artelanetan arkitekturaren teknika eta materialak erabiltzen ditu, mugimendua bilatuz eta ikusleari dinamismoa trasmititu nahian.
Diziplina ugari erabiltzen ditu artelanak gauzatzeko: pintura, eskultura, serigrafiak eta grabatuak, besteak beste. Eta gauza bera egiten du materialekin zein teknikekin ere: brontzea, metala, metakrilatoa, zementua, kartoia... darablitza. Horrekin guztiarekin landutako obraren mostra txiki baina oparoa jarri du ikusgai Oreka Art galerian.
Ordutegia
Apirilaren 29ra arteko tartea egongo da Echevarriaren lanak ikusteko, ondorengo ordutegian:
- Astelehenetik barixakura: 19:00 - 20:00