Martxoaren 27an onartu zituen udalak dekretu bidez 2025ko ekitaldian hainbat arlotako programen eta proiektuen garapena finantzatzeko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak.
Hainbat dirulaguntza lerro
Dirulaguntzak haien jarduna osorik edo neurri batean herrian egiten duten proiektuak finantzatzeko erabiliko dira, hainbat sailetakoak eta irabazi-asmorik gabeak. Besteak beste: bizikidetzarako, elkarteen gizarte-ekintzarako, erretiratuen etxerako, hezkuntzarako, iraunkortasun eta ingurumenerako, kulturarako, kirol jardueretarako, kirol klubentzako, euskara jardueretarako, haur eta gazteentzako, berdintasun-batzorderako eta merkataritzarako.
Eskabideak aurkeztea
Interesdunek 2025ko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskabideak, eta modu elektronikoan egin beharko dira Erregistro Elektronikoa atalean eskaera eginez: sakatu hemen. Dirulaguntza eskatzeko ondorengo agiri hauek aurkeztu beharko dira, gainera:
Dirulaguntzan onuradun suertatuz gero, 2026ko martxoaren 31ra arte izango dute dirulaguntza justifikatzeko. Tramite hori ere modu elektronikoan egin beharko da, Erresgistro Elektronikoa atalean eskaera eginez: sakatu hemen. Justifikatzeko, ondorengo agiri hauek aurkeztu beharko dira, gainera:
Dirulaguntzaren oinarriak edo informazio gehiago behar izanez gero, sakatu hemen.