Itxaropena jubilatuen etxeko tabernaren kudeaketa lehiaketara atera du Soraluzeko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025ko api. 23a, 09:00

Itxaropena tabernaren barneko aldea. Iturria: Plaentxia.eus

Soraluzeko Udalak lehiaketara atera du berriro ere jubilatuen etxeko tabernaren kudeaketa-zerbitzua; bi urterako lizitazioa da, luzagarria, eta maiatzaren 5era arte aurkez daitezke proposamenak.

Udalak lehiaketara atera du berriro ere Itxaropena jubilatuen etxeko taberna, kafetegi eta jatetxearen kudeaketa-zerbitzua, Etxaburueta kaleko 5. zenbakian dagoena. Bi urterako esleipena da eta urtero luza daiteke, lau urtera arte. 

Kontratuaren baldintzak

Kontratuaren xede den lokalak 65 m2ko azalera du, eta behar bezala egokituta eta ekipatuta dago dagokion zerbitzua emateko.

Zerbitzuaren esleipendunak hilean 100€ gehi dagokion %21eko BEZa ordaindu beharko dizkio Soraluzeko Udalari, hurrengo hileko lehen astean. Elektrizitateari, gasari eta urari dagozkien gastuak Soraluzeko Udalari dagozkio, lokala udal-jabetzako lizitazioaren xede baita. Jubilatuen etxeko taberna bera zein harekin zuzenean lotutako instalazioak eta makinak garbitzea, ostera, zerbitzuaren esleipendunari dagozkio.

Zerbitzuak 11:00etatik 21:00ak arteko gutxieneko ordutegia eskaini beharko du, tartean 120 minutuko atsedenaldiarekin, 13:00etatik 16:00ak bitartean hartu ahal izango duena; astean jaiegun edo atseden egun bat izango du. Gainera, uztailaren 1etik irailaren 15era bitartean, taberna hilabete jarraian itxi ahal izango da, esleipendunaren oporraldiarekin batera. Asteko atseden-eguna eta oporraldia Udalari eta Erretiratuen Elkarteari jakinarazi beharko zaizkie.

Pleguak, informazio guztiarekin eta kontratua esleitzeko kontuan hartuko diren irizpide guztiekin, honako esteka hauetan kontsulta daitezke:

Eskaerak

Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko muga-eguna maiatzaren 5eko, astelehena, eguardiko 12:00ak da eta elektronikoki aurkeztu behar dira jarraian azaldutako loturatik: kontratatzailearen profila.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.