Soraluzeko XL. Idazlan Lehiaketa berritasunekin dator: helduen kategoria ere izango da aurten

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025ko api. 11a, 00:00

Maiatzaren 30era arteko epea izango da Soraluzeko XL. Idazlan Lehiaketan parte hartzeko; aurten, helduen kategoria ere izango da.

Soraluzeko Udaleko Euskara Batzordeak Soraluzeko eskola umeen euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko, Ipuin Lehiaketa sortu zuen 1985ean. Aurten, beraz, XL. edizioa egingo da, eta berritasunak dakartza berekin; izan ere, helduen kategoria ere izango da aurtengo lehiaketan, 2008an edo lehenago jaiotakoek parte hartzeko aukera izan dezaten.

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute Soraluzen jaiotakoek edo Soraluzen bizi zein bertan ikasi edo lan egiten duten pertsonek. Bost kategoria edo mailatan bakatuko dira parte-hartzaileak haien jaioturtearen arabera, eta maila bakoitzeko hiru lan onenek saria izango dute. Lanak entregatzeko epea maiatzaren 30era artekoa izango da.

Oinarriak ondorengo esteka honetan aurki daitezke: Soraluzeko XL. Idazlan Lehiaketa

Soraluzeko Udaleko Euskara Batzordeak soraluzetar oro animatzen du euskaraz sortzera eta irudimena astintzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.