Gidabaimena euskaraz ateratzea sustatzeko matrikularen prezio erdia bere gain hartuko du Soraluzeko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025ko api. 10a, 00:00

2025etik aurrera gidabaimena ateratzeko azterketa teorikoaren prestakuntza eta azterketa bera euskaraz egiten duten herritarren matrikularen %50 bere gain hartuko du Soraluzeko Udalak.

Gidabaimenak euskaraz egitasmoa Euskadiko Autoeskolen Federakuntzak koordinatu eta kudeatzen du, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Ekimen horrek bermatu nahi du gidabaimenak euskaraz ateratzeko aukera bermatzea herritarren artean. 

Soraluzeko Udala ere egitasmora batu da, eta gidabaimenak euskaraz ateratzea sustatzeko, 2025 urtetik aurrera azterketa teorikoaren prestakuntza eta azterketa bera euskaraz egiten duten herritarren matrikularen %50 bere gain hartuko du. 

Horrela, Soraluzeko udalak herritarrak, eta bereziki herritar gazteak animatu nahi ditu gidabaimenak euskaraz ateratzera. 

Udalak matrikularen prezioaren erdia itzuliko du

2025 urtean prestakuntza teorikoa euskeraz eta online egin eta aprobatzen duten pertsonei, 2026an Soraluzeko Udalak matrikularen %50 itzuliko die. 

Horretarako, ezinbestekoa izango da azterketa teorikoan online eta euskarazko prestakuntzan matrikulatzea, bai eta azterketa gainditzea ere.

Online matrikuletan baino ez da aplikatuko deskontua; hala ere, ikaskuntzarako laguntza eta arreta euskaraz jasotzeko bideak eskeiniko dira Solozabal autoeskolaren beste sukurtsal batzuen bitartez, online edota telefonoz. 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Udalaren hobaria erabili nahi izanez gero, ondorengo dokumentazioa entregati beharko da udaleko harrera bulegoan, astelehenetik barixakura, 9:00etatik 14:00tara:

  • Eskaera orria, harrera bulegoan bertan eskuratu ahal izango da.
  • Online eta euskaraz matrikulatu izanaren ziurtagiria.
  • Azterketa gainditu izanaren ziurtagiria.

Edozein zalantza izanez gero, hezkuntza@soraluze.eus helbide elektronikora idatz daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.