1 eta 3 urte arteko haurrentzako ipuin-kontaketa saioa, Lupe Lekuonarekin

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Datorren martitzenean, apirilaren 8an, 1 eta 3 urte arteko haurrentzako ipuin-kontaketa saioa eskainiko du Lupe Lekuonak udal liburutegian.

Apirila liburuaren eta irakurketaren hilabetea dela aprobetxatuz, herriko txikienentzako ipuin-kontaketa antolatu du Udal Liburutegiak. Urtebetetik hiru urtera arteko neska-mutilentzako bereziki prestatutako ipuin-kontaketa saioa eskainiko du Lupe Lekuona hondarribiarrak.

Gonbidapenak online edo liburutegian

Haurrek pertsona heldu bakar batekin batera joan beharko dute saiora eta gonbidapena eskuratu beharko dute. Plazak mugatuak direnez, pertsona heldu bakarra onartuko da haur bakoitzeko, horrela, haurrek izan dezaten lehentasuna eta aukera ekintzan parte hartzeko.

Gonbidapena eskuratzeko bi bide daude:

  • Online, bibe.me atarian: "Lupe Lekuona"
  • Aurrez aurre, udal liburutegian astelehentik barixakura 11:00 - 13:00 eta 16:30 - 19:30 (*barixaku arratsaldetan 16:00 - 18:00)

Udal liburutegia itxita egongo da eta haren zerbitzuak etenda saioak irauten duen bitartean. Liburuak itzuli nahi izanez gero, Ludotekako atearen ondoan dagoen buzoia erabili daiteke; bestelako zerbitzurik, ordea, ez da emango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.