Pertsona guztiek ezin dute arintasunez irakurri, eta informazioa idazteko edo aurkezteko moduak hainbat biztanleria-sektore bazter ditzake, batez ere irakurtzeko, idazteko edo ulertzeko arazoak dituztenak. Euskadiko Irakurketa Errazeko elkarteak dioenez, biztanleriaren %30 inguruk zailtasunak ditu irakurketa komunikazio-, informazio-, prestakuntza- edo aisialdi-bide gisa erabiltzeko, arrazoi fisiko, psikiko edo sozialengatik.
Horregatik, ezinbestekoa da Irakurketa Erraza. Izan ere, ardura bereziarekin landutako liburuak dira, guztiok irakurri eta ulertu ahal izateko bereziki prestatuak.
Martxoaren 8ko egitarauan
Bihar, barixakua, martxoaren 14a, egingo da Irakurketa Errazeko hurrengo saio irekia eta soraluzetar guztiak daude gonbidatuta bertara. Martxoaren 8ko egitarauaren baitan antolatutako ekintza da hau, Soraluzeko Udaleko berdintasun Sailak, Mesedeetako Egoitzak eta Udal Liburutegiak elkarlanean antolatua.
Parte-hartzaileek Las invisibles liburuaren zenbait pasarte irakurriko dituzte ahoz gora eta horiei buruz hitz egingo dute; liburuak historian zehar aitortzarik izan ez duten hainbat emakume aparten biografiak batzen ditu.
Irakurketa Errazeko taldea elkarrekin ikasteko, gogoeta egiteko, elkar entzuteko eta gozatzeko gunea da, eta herritar guztiak daude gonbidatuta.