jendartEKIN proiektuaren baitan, "Placencia de Soraluze hiribilduaren eraikuntza: Arkitekturaren bitarteko bilakaera historikoa" hitzaldia egingo da eguaztenean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025eko martxoaren 12a

jendartEKIN, 55 urtetik gorako pertsonek esperientziak trukatu eta ezagutza berriak eskuratzeko proiektuak programatuta, "Placencia de Soraluze hiribilduaren eraikuntza: Arkitekturaren bitarteko bilakaera historikoa" hitzaldia egingo da eguaztenean, martxoaren 12an.

jendartEKIN proiektuko udazken-neguko egitarauaren baitan, bi hitzaldi antolatu dira martxorako; hitzaldi eta tailer gehiago egongo dira datozen hilabeteetan ere. Gaur, martxoak 12, eguaztena, Placencia de Soraluze hiribilduaren eraikuntza: Arkitekturaren bitarteko bilakaera historikoa hitzaldia eskainiko da eta bertan Soraluze hiribilduaren eraikuntza eta bilakaerari buruz jardungo dute.

Bilakaera historikoa arkitekturarren bidez

Ramon Leturiondo historialari soraluzetarra arduratuko da hitzaldia emateaz; bertan, Placencia de Soraluze hiribilduaren sorreratik hasi eta haren eraikuntza eta bilakaeraren bidaian murgilduko dira parte-hartzaileak, beti ere arkitektura dutela gidalerro. 

Leturiondo irakaskuntzaren inguruan ibili izan da beti, Soraluzeko Ikastolan lehenengo eta Hernaniko Insitutuan eta Usandizaga-Peñaflorida Insitutuan hurrengo. Irakaskuntzarako euskarazko materialgintzan lan handia egindakoa da eta gaur egun, erretiroa hartu ostean ere, euskal arteari eta historiari buruzko hitzaldiak ematen jarraitzen du.

Eguna: eguaztena, martxoak 12

Ordua: 10:00 - 12:30

Lekua: Kalebarren 8

Hizlaria: Ramon Leturiondo

Hizkuntza: euskaraz

Parte-hartzaileak: jendartEKIN proiektuko kideentzat

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.