Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako aratosteetako egitarauaren baitan, urteroko hitzordu kuttuna izaten da haurrei zuzendutako dantza edo koreografia erakustaldia. Martitzenean, martxoaaren 4an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera hasiko da Arane Udal Kiroldegiko pilotalekuan.
Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara arteko 95 neska-mutilek hartuko dute parte, ikasmaila bakoitzeko talde banak:
- Aukera berriak
- Funky stars
- Betirako lagunak
- Dap Dap taldea
- Pitxitxiak
- Harrapatzaileak
Parte hartzen duen talde bakoitzak 50 euroko txartel bana jasoko du elkarrekin erabiltzeko eta horretaz gain, haur guztiek opari bana jasoko dute.
Dantza erakustaldiaren ostean, aratosteetako ospakizunek herrigunean izango dute jarraipena.