Otsailaren 28an, barixakuan, hasi eta datorren asteko martitzenera arte ospatuko dira Soraluzeko Aratoste Jaiak.
Ospakizunak Euskal Aratoste Egunarekin hasiko dira barixakuan bertan; zapatuan, mozorro-lehiaketa egingo da, eta martitzenean, berriz, haurren dantza-erakustaldia. Musika animazioa ere ez da faltako, Lisker eta DJ Kaktus taldeen kontzertuekin eta Latuna Bando (Eibar-Soraluze) txarangarekin. Aurten, gainera, gaiteroen soinuek alaituta, Iruñeko erraldoiek ere parte hartuko dute ospakizunetan.
Egitaraua, egunez egun
Otsailak 28, barixakua
EUSKAL ARATOSTEAK
- 15:15: Haurren kalejira eta dantzak, ikastetxetik Zubi Nagusira.
- 16:30: Txokolate-jana, Kontzejupean.
- Jarraian, Iruñeko Donibane Auzoko erraldoiak, herrigunean.
- 18:30: Dantza herrikoiak, herrigunean.
Martxoak 1, zapatua
ARATOSTE ZAPATUA - MOZORRO LEHIAKETA
"Marrazki bizidunak"
- 13:00: Photocallaren irekiera, Kontzejupean.
- Lehiaketaren oinarriak HEMEN.
- 13:00: Latuna Bando txaranga, herrigunean.
- 18:00: Dantzaldia, Lisker taldearekin, karpan.
Martxoak 4, martitzena
ARATOSTE MARTITZENA
- 17:00: Dantza-erakustaldia, kiroldegian.
- 17:45: Gaitero eta buruhandiak, herrigunean.
- 18:30: Dantza eta musika DJ Kaktusekin, karpan.
- 20:00: Mozorro-lehiaketako sari-banaketa, karpan.