Euskal Aratosteen lan taldeak antolatuta, eskola orduetan, HH3tik LH2rako ume eta irakasle guztiak elkartu ziren Herri Antzokian 'Miru, Iñauteriak bizi'. Bertan, Euskal Herrian zehar bidaiatuz, pertsonaia ezberdinak ezagutu zituzten: Zuberoako maskaradak, Arizkungo hartza, Altsasuko Momotxorroak, Lantzeko Miel Otxin eta Ziripot, Ituren eta Zubietako Joaldunak edota Mundakako atorrak, besteak beste.
Abestiak eta dantzak protagonista izan zituen ikuskizunak eta musika pedagogia erabiliz, Miruk gorputzeko atalekin, soinu eta erritmoak dantzatuz ipini zituen herriko umeak.
Neguaren amaieran ospatzen diren aratosteen errepaso ederra egin zuten, eta dagoeneko, barikuko “Euskal Aratosteen” egun handiari begira jarrita daude.