Arvinder Bawa (1948, Gorakhpur, India) artistaren irudi fraktalek osatzen dute naturaren geometria edo Geometría de la naturaleza - Fractales erakusketa. Irudi bereziak dira, inondik ere, ekuazio matematikoak erabilita, ordenagailuz sortutako irudi digitalak baitira, hain zuzen ere, erakusketa osatzen dutenak.
Izan ere, ingeniaria eta informatikaria izan da lanbidez Bawa, eta hor topatu ditu bere artelanak sortzeko lehenagaiak. Erakusketan, naturaren formek eta sistema matematikoak bat egiten dutenean sortutako emaitza da ikusgai dena. Horixe baita arte fraktala, pintura eta algoritmoen bidez irudiak sortzen dituzten programa informatikoak konbinatzea.
Ordutegia
Otsailaren 25era arteko tartea egongo da Bawaren lanak ikusteko, ondorengo ordutegian:
- Astelehenetik barixakura: 19:00 - 20:00