jendartEKIN, 55 urtetik gorako pertsonek esperientziak trukatu eta ezagutza berriak eskuratzeko proiektuak eta Goazen Soraluze, kirol-orientazio zerbitzuak elkarlanean Bergarako Laboratorium museora irteera egin zuten joan den martitzenean.
Bi taldetan banatu ziren partaideak: oinez joan zirenak, alde batetik; autobusez joan zirenak bestetik. Behin helmugara iritsita, The Black Box, adimen artifizialari buruzko erakusketaren bisita egin eta erakusketa irakunkorra modu librean ikusi ahal izan zuten partaideek.
-
The Black Box kuboak bisitariei adimen artifizialaren funtzionamendua modu interaktiboan ulertzeko aukera eskaintzen die, eta lau aldeen bidez kontzeptu eta errealitate desberdinak jorratzen ditu: eguneroko bizitzaren dimentsioa, industria sektorea, gizartea eta giza-harremanak eta etika.
- Erakusketa iraunkorra: Bergarako Errege Seminarioko bilduma, hiru mendetako zientzia instrumentuak, zoologia eta wolframioari buruzko bildumak.
Hogeita bost pertsonak hartu zuen parte eta antolatzaileak pozik agertu dira arrakastaz.