Ume eta gaztetxoentzako Zirku Tailerra antolatu da otsailaren 9rako

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025ko ots. 3a, 18:14

"Aisialdia elkarrekin" egitasmoaren baitan, Zirko Tailerra antolatu da herriko haur eta gaztetxoentzako datorren domekarako, otsailaren 9rako.

Aisialdia elkarrekin egitasmoa haur eta nerabeen aisialdia elkarlanean pentsatu eta antolatzeko sortu da Soraluzen. Hasi berri dagoen lan talde honen helburua haur eta nerabeei begirako aisialdi eskaintza elkarrekin amestu, antolatu eta programatzea da. Bide horretan, herriko eragile ezberdinen artean elkarlana sortzeko ekintzak bultzatu nahi dira, familientzako ekintzak ere barnebiltzea da asmoa, euskara erdigunean eta bizipen gozagarriei lotuta aritzeko espazioak sortuz; jolasaren transmisioa indartuz, naturarekin harremana landuz eta herriko egun bereziak (Aratosteak, Gaba Beltza, Udate Gaba…) elkarlanean jorratuz.

Herriko Hezkuntza Proiektuaren baitan osatutako lan talde honetan momentuz Atxolin Guraso Elkartea, Pil-Pilean Euskaltzaleen elkartea, Kukumixo Aisialdia Taldea eta Udala ari dira eskuz esku lanean, baina taldea helburu hauekin bat egiten duen edonori irekia dago. 

Oraingo honetan, Soraluzeko Zirko Eskolarekin batera otsailaren 9an, domeka, ZIRKO TAILERRA antolatu dute Soraluzen, herriko umeek zirkoaz gozatu ahal izateko.

Tailer honetan haur eta gazteentzako hiru txoko antolatuko dira. Bertan, oihalekin, malabarrekin eta oreka jarduerekin esperimentatzeko aukera egongo da. Tailerra Kiroldegiko Frontoian burutuko da eta bi txanda egongo dira adinaren arabera banatuak:

  • HH3tik LH3ra 11:00-12:15
  • LH4tik LH6ra 12:15-13:30

Tailerraren funtzionamendu egokia bermatzeko, aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da, otsailaren 6a baino lehen.

Txoko guztietan aritzeko aukera

Hiru txoko antolatuko dira espazioan zehar eta txoko bakoitzean zirko eskolako dinamizatzaile bat egongo da jarduerak proposatzen eta ariketak erakusten. Talde txiki bakoitzak txokoz txoko proposatutako ekintzak egin ahal izango ditu.

  1. OIHALAK: Bi oihal zintzilikatuko dira dagokien koltxonetekin eta bertan ariketa ezberdinak probatzeko aukera egongo da.
  2. MALABAREAK: Kariokak, diaboloak, uztaiak, pelotak eta plater txinatarrak egongo dira. Txoko honetan, adinaren araberako ariketak egingo dira.
  3. OREKA TXOKOA: Rola bola, pedala, ruloa eta hanka paloak egongo dira. Hauekin hainbat oreka ariketa frogatzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek.

Izen-ematea

Tailerraren funtzionamendu ona bermatzeko, ezinbestekoa izango da tailerrean izena ematea. Horretarako azken eguna otsailaren 6a, eguena, izango da.

Bi bide daude izena emateko:

  • Online: ondorengo  galdetegia betez
  • Aurrez aurre: Udaleko Harrera Bulegoan, astelehenetik barixakura, 9:00etatik 14:00etara.

Zirko Eskolatik eta Aisialdia Elkarrekin egitasmotik, Soraluzeko ume eta gaztetxoak animatu nahi dira ekintza berezi honetan parte hartzera.