Euskarazko irakurle taldea gaur, astelehena, otsailak 3, batuko da ikasturteko hirugarren liburuaz aritzeko; Garazi Arrularen Lurraz beste ipuin-liburuaz, hain zuzen ere.
Taldeko kideak bi hilabetean behin elkartzen dira, irailetik maiatzera bitarte, aldiko liburu ezberdin bat lantzeko; guztira, euskaraz idatzitako zein euskarara itzulitako bosti liburu irakurtzen dira. Ikasturtean birritan, gainera, aukeratutako liburuaren idazlea ere gonbidatzen dute saioetara.
Gaur gaurkoz, hemezortzi lagun inguruk parte hartzen du euskarazko irakurle taldean; izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko udal liburutegiarekin harremanetan jarri behar da.
Gaurko hitzordua
Garazi Arrula Ruiz (Tafalla, 1987) idazle, itzultzaile eta Txalaparta argitaletxeko editorearen bigarren ipuin-liburua da Lurraz beste (Txalaparta, 2023). Askotariko pitzaduretan arakatuz, helduleku afektiboetan, senidetasun-harremanetan, bizilekuetan, babes-espazioetan, lan-jardunetan gertaturiko pitzadurak irudikatzen dira, besteak beste, zortzi ipuinez osatutako bilduma honetan.
Eguna: astelehena, otsailak 3
Ordua: 19:00
Lekua: Udal liburutegia
Irakurle taldearen funtzionamendu egokia bermatzeko, udal liburutegia itxita egongo da arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Liburuak itzuli nahi izanez gero, Ludotekako atearen ondoan dagoen buzoia erabili daiteke; bestelako zerbitzurik, ordea, ez da emango.