Ezozibideko azpiegiturak berritzeko lanak datorren martitzenean hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025ko urt. 31a, 16:30

Datorren martitzenean, otsailak 4, hasiko dira Ezozibideko azpiegiturak eta zoladura berritzeko lanak eta zortzi hilabeteko iraupena izango dute.

Ezozibidea kaleko 34. zenbakitik beheko biribilgunerako azpiegiturak eta zoladura berritzeko lanak hasiko dira datorren astean, eta zenbait hilabetez luzatuko dira. Lanon helburua oinezkoen pasabidea lehenetsi, ibilgailuen abiadura mantsotu eta hauek fatxadatik urruntzea da. Horrela, kale guztiko azpiegitura guztiak berrituko dira, eta zoladura ere erabat aldatuko da.

Aurreikuspenen arabera, zortzi hilabeteko iraupena izango dute lanek, eta iraun bitartean Ezozirako errepidea beti mantenduko da irekita. Lanok eragina izango dute auzoan; izan ere, faseka egingo diren arren, dagokion eremuko aparkalekuak ezingo dira erabili. Dena den, auzotarrekin koordinatuta gauzatuko dira.

Construcciones Artzamendi enpresari esleitu zaio lanon ardura, eta 757.282,77 €ko kostua izango dute, BEZ barne. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.