Irure auzoko herri-bidean konponketa lanak hasi ziren, Sologuengañekoa baserritik Untzetazpikoa eta Untzetagañekoa baserrirako bidean..
Besteak beste, apurtutako hormigoizko zoladura berreraikiko da, kurbarik handienetan hormigoizko hormatxoak eraiki, bai eta ur hodiak garbitu ere. Egoera txarrean egonez gero, berreraiki egingo dira ur hodiok.
Excavaciones y obras de Diego enpresari esleitu zaio lanon ardura, eta 496.181,74€ko kostua izango dute, BEZ barne. Hilabeteko epean bukatuko dutela aurreikusten da.