Azken urteetako ohiturari jarraituz, haurrei zuzendutako dantza edo koreografia erakustaldia antolatu du Udaleko Kultura Batzordeak aratoste jaietako martitzenerako.
Erakustaldia martxoaren 4an egingo da, martitzena, arratsaldeko 17:00etan, Arane Kiroldegiko pilotalekuan.
Nork eta nola har dezake parte?
- Aratosteetako dantza edo koreografia erakustaldian lehen hezkuntzako ikasleek hartu ahal izango dute parte, LH1etik LH6rako ikasle guztiek, alegia.
- Parte hartzaileek taldeka eman beharko dute izena, gelaka zein mailaka; talde bakoitzak nahi adina kide izan ditzake.
Nola eman behar da izena?
- Parte hartzaileek ikastetxean egin behar dute izen-ematea, tutorearen bitartez, antolatzaileek prestatutako inprimakiak beteta.
- Parte hartzaileek beraien musika USB batean eraman behar dute udaletxera, taldearen izena adieraztearekin batera, otsailaren 28a baino lehen.
Sariak
- Parte hartzen duten talde guztiek 50 euroko txartel bana jasoko dute, taldean elkarrekin erabili ahal izateko.
- Haur guztiek opari bana jasoko dute, parte hartzeagatik.
Guraso bolondresak
Aurreko urteetan moduan, antolatzaileen nahia da guraso bolondresak arduratzea haurrei antolaketa-lanetan laguntzeaz (abestia aukeratu, dantzak entseatu, mozorroak prestatu, entsegu-lekuak udalarekin koordinatu...).
Hori horrela izanik, antolaketa-lanetan aritzeko prest leudekeen gurasoek ondorengo loturan eman dezakete izena: guraso bolondresak.
Erakustaldiaren nondik-norakoez zehaztasun gehiago emateko, gurasoentzako bilera egingo da otsailaren 10ean, astelehena, arratsaldeko 18:30ean, Kalebarren 8an.