Hiru hilabete inguruko lanen ostean, joan den astean amaitu ziren Arane Udal Kiroldegiko beheko solairuko aldagelak eraberritzeko lanak eta harrezkero, erabilgarri daude. Aldagelak eta komunak berritu dira, eta kanpoaldea margotu ere bai.
Ikastaroetan izena emanda dauden erabiltzaileek eta institutoko ikasleek erabili ahal izango dituzte aurrerantzean, eta horrela, aldagela nagusietako erabilera arinduko da.
Vasile Reformas-Berrikuntzak enpresa ordiziarra arduratu da lanez eta 138.600,56 euroko inbertsioa izan da Soraluzeko Udalarentzako.