Alberto Ramirezen erakusketa ikusteko azken egunak, Oreka Art galerian

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Urtarrilaren 10az geroztik dago ikusgai Alberto Ramirezen "Líneas infinitas" erakusketa Oreka Art galerian; urtarrilaren 28ra arte egongo da ikusteko aukera.

Alberto Ramirez (Paradas, 1960) artistak bere ibilbide artistikoaren isla diren margolanak erakusten dihardu urtarrilean zehar "Líneas infinistas" erakusketan. Horrela, artistak eta galeristak bat egingo dute lehenengo bider Soraluzeko Oreka Art galerian.

Ramirezek berak adierazi duenez, denetariko artelanak aurki daitezke ikusgai dagoen erakusketan: mihise gaineko olio-pinturak, baita collage teknika erabilitako artelanak eta brontzez zein txatarraz eginiko eskulturak ere. Erakusketako obren aukeraketa egiteaz eta erakusketa bera muntatzeaz Bingen de Pedro eta Ricardo Azkargorta artista bergararrak arduratu dira; biak ala biak Oreka Art galerian haien lana erakutsitako artistak.

Ordutegia

Beste egun batzuez, urtarrilaren 28ra arte, egongo da Ramirezen lanak ikusteko aukera ondorengo ordutegian:

  • Astelehenetik barixakura: 19:00 - 20:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.