Marina Anitua artista eibartarrak Bartzelonan egin zituen antzerki ikasketak; egun, Soraluzen bizi da eta herritarrekin partekatu nahi lituzke bertan ikasitakoak. Hori dela eta, gazte eta helduentzako Denbora gabeko tartea antzerki tailerra antolatu du, esperientzia berri eta ederrak sortzea helburu, sormena, jolasa eta bakoitzaren momentu sakratuak bermatuko dituen lau saioko ikastaroa, hain zuzen ere.
Ikastaroaren nondik norakoak
Antzerkia ez da soilik jarduera artistiko bat, baizik eta norbere burua adierazteko, emozioak esploratzeko eta zaurgarritasunari beldurra galtzeko espazio bat ere bada. Geure buruarekiko dugun espazioa zabaldu, eta bertatik sortuko dute antzerkia tailerreko parte-hartzaileek.
Ikastaroaren helburua antzerki fisikora gerturatzea izango da: zer da antzerkia galderari erantzutea, sormenarekiko harremana hobetzea, jolas egitea (izan ere, pertsona helduek ere jolas egin dezakete) eta denborarik gabeko tarte bat izatea.
Saioak otsaileko zapatutanizango dira, goizeko 10:00etatik 13:00tara, Herri Antzokian. Saio guztietara etortzea gomendatzen da; edonola ere, saio batera edo gehiagotara joan daiteke.
Hartzaileak: gazte eta helduak (+16)
Eguna: otsailak 1, 8, 15 eta 22, zapatuak
Ordua: 10:00 - 13:00
Non: Herri Antzokia
Irakaslea: Marina Anitua
Izen-ematea eta informazioa
Informazio gehiago behar izanez gero, edo izena eman nahi izanez gero, deitu edo idatzi ondorengo telefono zenbakira: 687344243
Izen-emate kuota saio bakoitzeko: 20€
Izen-emate kuota tailer osorako: 70€
*Ordaintzeko arazoak baleude, egoerari egokitzeko prestutasuna.