Datorren astelehenetik aurrera, asfaltatze-lanak egingo dira herriko hainbat gunetan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025ko urt. 17a, 14:46

Herriko hainbat gunetan asfaltatze-lanak egingo dira datorren astelehenetik, urtarrilaren 20tik, aurrera; Udaltzaingoak ohar bidez emango du momentu bakoitzean egin beharreko bide-mozketen berri.

Udaleko Hirigintza Departamenuak jakinarazi duenez, datorren astean, urtarrilaren 20tik 24ra, asfaltatze lanak egingo dira herriko hainbat gunetan: Estaziño, Atxuri, Ezozibidea, Oleako zubia eta Mendiola poligonoan.

Firmes Alaveses enpresako langileak arduratuko dira asfaltatzeaz, eta lanok 48.135,54€ko kostua izan dute, BEZ barne.

Unean uneko eta tokian tokiko bide-mozketa zein bestelako neurrien berri ohar bidez jakinaraziko die Udaltzaingoak eragindako auzoetako bizilagunei.

Lanen egutegi-aurreikuspena

Hauxe da, behin-behinean, asfaltatze-lanon egutegi-aurreikuspena:

  • Urtarrilak 20, astelehena: Makinaria ekarri Estaziñoko aparkalekura.

*Estaziñoko aparakalekua hustu egin beharko da.

  • Urtarrilak 21, martitzena: Estaziño kalea eta aparkalekua fresatu eta aparkalekua asfaltatu.

*Aparkalekuko edukiontziak kenduko dira egun batez.

  • Urtarrilak 22, eguaztena: Estaziño 13ko aldapa asfaltatu eta Plaentxi Herri Ikastetxe pareko zebrabidean lanak.

*Bidea moztuta egongo da 8:00etatik 11:00tara bitarte; zebrabideko lanek iraun bitartean, 9:30etatik 12:30era, trafikoa moztuta autobus eta kamioientzat.

  • Urtarrilak 23, eguena: Oleako zubia fresatu eta asfaltatu.

*Zubia ez da itxiko eta txandaka igaro ahal izango dira ibilgailuak.

  • Urtarrilak 24, barixakua: Goizean, Atxuriko aldapa eta Ezozibidea 2 asfaltatu; arratsaldean, Mendiola bukaerako gunea.

Autobus geltokietan aldaketak

Asteazkenean, urtarrilaren 22an, egingo diren asfaltatze-lanek zenbait aldaketa ekarriko dituzte autobus-geltoki eta -linea batzutan.

  • 09:30etatik 12:30era, Ezozibideko biribilguneko, Estaziñoko eta Errekaldeko (Bergarako noranzkoan) autobus geltokiak ezingo dira erabili.
  • Eibartik (irteera 9:45etik 12:15ak bitartean) eta Donostiatik (irteera 10:15ean) datozen autobusak Sagar-Errekako geltokia erabiliko dute.
  • Mendarora 11:40tan irtetzen den autobusak Errekalde (Eibarko noranzkoan), Gila Zubian eta SAPAn izango ditu geltokiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.