Soraluzeko Udalak kontratazio multzo bat egingo du datozen asteotan Lanbidek diruz lagundutako Herrilan proiektuaren baitan: Lehentasunezko arretako kolektiboei zuzendutako enplegu-proiektu integralak brigadako peoien kontratazioan.
Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Kalebarren 8ko Enplegu Zentroan, Lanbideren Elgoibarko bulegoan eta online eman dezakete izena bihartik, abenduaren 17tik, urtarrilaren 17ra.
Zortzi peoiren kontratazioa
Udalak zortzi peoi kontratatuko ditu sei hilabetez %75eko lanaldian, talde-formakuntzarekin eta lan-orientazioko ekintza pertsonalizatuekin. Aurreikusten da otsaileko bigarren hamabostaldian hasiko liratekeela lanean langile berriak.
Lan-deialdian izena emateko baldintza hauek bete beharko dira:
- Soraluzen erroldatuta egotea deialdia irten aurretik, baita kontratua hasteko egunaren bezperan ere.
- Lanbiden langabe bezala eta lan-eskatzaile gisa alta emanda egotea deialdia irten aurretik, baita kontratua hasteko egunaren bezperan ere.
- Zaurgarritasun-egoeran edo bazterketa-egoeran edo -arriskuan egotea, hau da:
-
DSBEa eta/edo BGE jasotzen duten titularrak eta onuradunak.
-
Luzaroko langabetuak: luzaroko langabetutzat joko dira hautagaitza bidali aurreko egunean langabezian, Lanbiden izena emanda eta enplegu-eskatzaile gisa alta emanda daudenak, baldin eta hautagaitza igorri aurreko 540 egunetan gutxienez 360 egunez egon badira alta emanda.
-
Kualifikazio baxuko langabeak: DBHko graduatu titulua edo baliokidea, edo horren azpiko maila akademikoa izatea.
-
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak, laguntza espezifikoak jasotzen dituztenak edo lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituztenak —harrera-baliabideetatik datozelako edo bestelako egoeraren batean daudelako—, egoera berezi hori egiaztagiri bidez egiaztatuta dutenak eta enplegu-eskaintzan izaera berezi horren aipamena dutenak.
-
%33ko desgaitasun-maila edo handiagoa aitortua dutenak.
-
Gizarte-bazterketan dauden edo egoteko arriskuan daudenak, Gizarte Zerbitzuek egiaztatuak.
-
Zaurgarritasun-egoeran dauden beste pertsona batzuk, enplegu-politiken arabera lehentasunezko arretako kolektibotzat hartzen direnak.ç
-
- 2023-2024ko deialdian diruz lagundutako proiekturen batean (Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Lehentasunezko Arretako Kolektiboak) aritzeko kontratatua ez izatea, salbu eta behar adina parte-hartzaile ez egoteak proiektua abian jartzea eragozten badu.
- Hiri lanetan (kanpoan, kalean) aritzeko osasun ezintasunik edo bestelako eragozpenik ez edukitzea.
Izen-ematea
Enplegu-formazio deialdian izena emateko epea bihar, abenduaren 17an, martitzena, hasiko da, eta hilabetez luzatuko da, urtarrilaren 17ra arte. Horretarako hiru bide egongo dira:
- Kalebarren 8ko Enplegu Zentroan, martitzen eta eguenetan 11:00 - 18:00 bitarte.
- Elgoibarko Lanbideren bulegoan, astelehenetik barixakura 8:30 - 14:00 bitarte.
- Online, Lanbideren webgunean.