"Antzerki Garaia" zikloko azken antzezlana barixakuan: "Ai Gure Juaneteak!"

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko abe. 10a, 11:54

Patxo Telleria aktorea, antzezlanean.

Tartean Teatroa antzerki konpainiaren "Ai Gure Juaneteak!" antzezlana eskainiko du Patxo Telleriak barixakuan, "Antzerki Garaia" zikloaren baitan.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen Antzerki Garaia zikloaren barruan, Tartean Teatroa antzerki konpainiak Ai Gure Juaneteak! antzezlana eskainiko du Patxo Telleria aktore eta gidaoilari ezagunak barixaku honetan, arratsaldeko 20:00etan, Herri Antzokian, euskaraz.

Sinopsia eta fitxa teknikoa

Ai Gure Juaneteak! ikuskari eszeniko hibridoa da. Hitzak eta musikak osaturikoa. Taula gainean aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore. Hitzaren eremua aktorearena da, esatariarena. Baina aktorea ere musikari bihurtzen da tarteka. Musikaren eremua musikariena da. Baina musikariak ere ikuskizunaren partea dira, eta honenbestez, aktoreak.

Testua, Laboaren zenbait kantaren letren berrinterpretazio erabatekoa da, gaur egungo neure ikuspuntutik. “Hegazti errariak”, “Izarren hautsa”, “Bedeinkatua”, “Negu Hurbila”, “Lili bat”, “Oi Pello Pello”, “Haika Mutil”, “Baga biga higa”, “Ihes betea”… Hamarkadak pasa dira kanta horiek konposatu zirenetik eta ez dute galdu orduko indarra eta zirrara; izan ere, gure ondare emozionalaren ezinbesteko zati dira.

  • Egilea: Patxo Telleria
  • Zuzendari eszenikoa: Jokin Oregi
  • Zuzendari musikala: Adrian Garcia de los Ojos
  • Aktorea: Patxo Telleria
  • Musikariak: Adrian Garcia de los Ojos eta Maider Lopez
  • Ikuslea: heldua
  • Hizkuntza: euskara

Eguna: abenduak 13, barixakua

Ordua: 20:00

Lekua: Herri Antzokia

Prezioa: 10 euro

Sarrerak

Sarrera eskuratzeko bi bide egongo dira:

  • Online: bibe.me atariaren bidez: Ai Gure Juaneteak!
  • Aurrez aurre:
    • Udal liburutegian, astelehenetik barixakura 11:00 - 13:00 eta 16:30-19:30 (barixakutan 16:00 - 18:00)
    • Txarteldegian, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.