Urtarrilean haurreskolan hasteko izen-ematea zabalik abenduaren 1etik 10era

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko abe. 9a, 17:54

Abenduaren 10era bitarte egongo da zabalik Soraluzeko Haurreskolan urtarrilean hasteko izena emateko epea, online nahiz aurrez aurre.

Haurreskolak 0 eta 2 urte bitarteko haur-eskola publikoak dira eta haien helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzu ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.

2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek eska dezakete plaza Haurreskolan abenduaren 10era bitarte; epe horretan izena emandako haurrak urtarrilaren 2an hasiko lirateke.

Izen-ematea eta informazioa

Izena emateko bi bide egongo dira:

  • Online, ikasgunea webgunetik
  • Aurrez aurre, Haurreskolan bertan, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik 14:00etara

Informazio gehiago Haurreskolan bertan eskuratu daiteke: