jendartEKIN proiektuaren baitan, "Jasangarritasuna eta klima aldaketa" hitzaldia egingo da eguaztenean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko abe. 3a, 10:24

jendartEKIN, 55 urtetik gorako pertsonek esperientziak trukatu eta ezagutza berriak eskuratzeko proiektuak programatuta, "Jasangarritasuna eta klima aldaketa" hitzaldia egingo da eguaztenean, abenduaren 4an.

jendartEKIN proiektuko udazken-neguko egitarauaren baitan, bi hitzaldi antolatu dira abendurako; lehena aste honetan egingo da eta jasangarritasuna eta klima aldaketa izango da hizpide; bigarrena, berriz, abenduaren 18rako programatu da eta etorkizuneko Europari buruzkoa izango da.

Jasangarritasuna eta klima

ADOS aholkularitza enpresak eskainiko du hitzaldia eta bertan 2030 Agendak eta Parisko Hitzarmenak ezarritako gidalerroen baitan, jasangarritasunak eta klimak nola elkar hartu dezaketen hausnartuko da. 

Eguna: eguaztena, abenduak 4

Ordua: 10:00 - 12:30 

Lekua: Kalebarren 8

Hizlaria: ADOS aholkularitza

Hizkuntza: euskaraz, gazteleraz lagunduta

Parte-hartzaileak: jendartEKIN proiektuko kideentzat